Ez dakizu zer ikasi?

Hainbat ikasketen artean zalantzan zaude eta ez dakizu zein aukeratu?

Aukeratutako ikasketak hasi dituzu baina zuretzat ez direla uste duzu?

AlumnUs-en zer ikastearen erabakiaren garrantzia ezagutzen dugu. Espainian  %32ko gazteek lehenengo ikasturtean ikasketak uzten dituzte.

Horrexegatik zure motibazioak, interesak eta gaitasun pertsonalak identifikatzen dituen hezkuntza-orientabide tresna garatu dugu. Aldi berean, tresnak hezkuntza-eskaintza guztia biltzen du (zer, nola eta non ikasi) zer ikastearen erabakian laguntzeko.

AlumnUs-en amaierako txostena lortuko duzu. Bertan, zure interesak eta gaitasunak kontuan hartuta, beste datu batzuen arten, hobeto egokitzen zaizkizun ikasketak ezagutu ahal izango dituzu. Modu honetan, informazio egokiarekin erabakia hartu dezakezu.

Ikasketarik zuzenki nola aukeratu?

Zure burua ezagutu

Zure gaitasun pertsonalak eta jakingurak ezagutu itzazu

Aukerak aztertu

Ikasketa aukera guztiak, nola eta non ikasi aztertu itzazu

Informazio gehiagorekin aukeratu

Zuregana eta paregabe egiten zaituen ezaugarrietara hobeto egokitzen zaizun eskaintza aukeratu itzazu

Zeintzuk dira AlumnUs-en ezaugarriak?

Método Psicológico Innovador. La herramienta de orientación educativa Alumnus Global

Psikologia-metodo berritzailea

Ikasle bakoitzaren ezaugarrietara hobeto egokitzen diren ikasketak zahazten dituen metodoa.

Carpeta educativa individualizada para cada estudiante. La herramienta de orientación educativa Alumnus Global

Hezkuntza-karpeta ikasle bakoitzari egokituta

Hezkuntza prozesuan zehar ikaslearen ebaluazio psikopedagogikoak biltzeko tokia.

Formato gamificado adaptado a los estudiantes. La herramienta de orientación educativa Alumnus Global

Formatu gamifikatuta ikasle bakoitzari moldatuta

Tresna bisual eta elkarreragilea, ikasleentzako formatu hurbila jarraituz.

Tecnología única. La herramienta de orientación educativa Alumnus Global

Inoiz aurkitu ez den teknologia

Berezko teknologia. IKT hezkuntza orientabidearen zerbitzura.

Últimas tendencias en orientación educativa. La herramienta de orientación educativa Alumnus Global

Hezkuntza-orientabide arloan azken joerak

Eredu pertsonalizatua hezkuntza berrikuntza prozesuak sustatzeko eta eguneratutako ikasketa-eskaintza aurkitzeko.

Informe final descargable. La herramienta de orientación educativa Alumnus Global

Behin-betiko txostena deskarga dezakezu

Formatu deskargarria. Orientabide tresna honen bitartez lortutako emaitzak zure eskupean.

ALUMNUSen abantailak gozatu

Tresna iraultzailea hezkuntza-orientabiderako

AlumnUs-en abantailak beste orientabide tresnen aurrean:

AlumnUs-en orientabide eredua ez da oinarritzen adierazle tradizionaletan soilik, baizik eta beste adierazle nagusiak neurtzen ditu, adibidez: adimen anitzak edo garapen arloak. Modu honetan, AlumnUs-ek gaur egungo orientabide tresnen aurrean abantaila ugari eskaintzen ditu:

  • Errendimendu akademikoaren aldagai aurreratuak neurtzen ditu.

  • Motibazio inkontzienteak neurtzen ditu.

  • Zer ikastearen aukeran parte hartzen diren adierazle subjektiboak kontuan hartzen ditu.

  • Zer, nola eta non ikasteari buruzko informazio eguneratua erabiltzen du.

  • Egite eta zuzenketa denbora txikiagotzen du.

  • Adimen anitzak eta garapen arloak neurtzen ditu.

  • Arrazoizko isuriak txikiagotzen ditu.

  • Era osoan jakingura profesional edota akademikoak neurtzen ditu.

  • Ikasleentzako elkarreragilea eta erakargarria den formatua erabiltzen du.

  • Legezko, pribatutasuneko eta datu pertsonal-erabilerako politikak errespetatzen ditu.

Orientatzailearentzako:

Tresna hau ikastetxeetan erabiltzeko ere garatu dugu.

AlumnUs orientatzailearentzako erabilgarritasun handiko baliabide bat da:

  • Froga gauzatzeko denbora murrizten du.

  • Froga zuzentzeko eta txostena egiteko eman beharreko denbora deuseztatzen ditu.

  • Froga-mota hauetan ikasleen egite-esperientzia hobetzen du.

  • Estatuko hezkuntza-eskaintzari buruzko informazio eguneratua biltzen du: zer, nola eta non ikasi.

Ohiko galderak

Zer ikasi nola aukeratu?

Zer ikasi datozen urteotan erabakitzeko unea gure bizitzan zehar hartu behar izango dugun erabaki handienetako baten aurrean ipintzen gaitu. Orientabide zerbitzu honi esker ikasleak haren ezaugarri pertsonalei, jakingurei eta motibazioei hobeto egokitzen diren aukera akademikoei buruzko informazioa jasoko ditu.

Nork erabili dezake honako tresna?

Tresna hau DBH-ko eta batxillergoko ikasleei zuzenduta dago zer ikasi galderari erantzuteko helburu. Tresnaren erabilera ikastetxeen eta partikularren zerbitzura.

Zenbat denbora irauten du froga?

Froga 30-60 minutuen artean egiteko garatu dugu. Ikasleak froga gauzatzeko denbora tarte gutxiago edo gehiago erabiltzen badu arreta nahikoa ez duela jarri adierazi ahal du.

Zer nolako emaitzak lortuko ditut froga eginez gero?

Froga bukatzerakoan hobeto egokitzen zaizkizun ikasketak ezagutuko dituzu. Informazio hau jakingura profesionalak, gaitasun profila, errendimendu pertsonalen adierazleak eta beste aukera adierazleen analisien bidez lortzen dugu.

Ikasketak oso antzekoak dira, nola erabaki?

Eman denbora aukera bakoitzaren inguruan pentsatzeko, nahiz eta antzekoak ikusi guztiak desberdintasunak dituzte: kokalekua, ikasketa-plana, modalitatea, sarbide-nota, irakasleak… Informazio gehiago edo zehatzago nahi izanez gero, zure ikastetxeko orientabide mintegiarekin harremanetan jarri, zure eskakizunak pozez erantzungo dituzte.

Eta ikasketa horrek nire itxaropenarekin bat ez badator?

Posiblea da zure aurreikuspena ikasketaren errealitatearekin konparatuz desberdina izatea edota garai ilunak edo konplexuak bizitzea. Hala ere, bizitza ikasketa prosezu bat da, batzuetan denbora beharrezkoa da eta soilik borondatea edo esfortzua izanez gero deseiatuko emaitza lortuko duzu.

Nire probintzian ikasi ahal izango dut?

Zure interesen eta zure probintziaren hezkuntza-eskaintzaren arabera ikasketa zehatz bat bertan ikasi ala ez egin izango duzu. Zure probintzian ezin ikasiz gero, aukera desberdinak dituzu:

Beste probintzia batera bidaiatu eta bertan ikasi.

Online edo erdi presentzial moduan ikasi.

Zure probintzian irakasten diren ikasketak ezagutu eta aztertu zure gustoko ikasketarekin lotutako ikasketak.

Sarbide-notak?

Tresna honek sarbide-notak biltzen ditu. Ikastetxe guztia sarbide irizpideak ezartzen dituzte, normalean nota irizpide nagusia da. Batzuetan gure batez besteko nota eta ikasketa zehatz baten sarbide-nota desberdinak dira. Sarbide-notak urtez urte aldatzen dira. Hala ere, arreta jarri gaur lanean hasi dezakezu zeure nota eskakizunei egokitzeko. Aurrera!